XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

VI -ITXUSI XAMARRA

Artez eta ogibidez besteen alde zeozer egiteko aukera izan eta egiten duena, bere zeregina zein bere burua duintzen ditu.

Areago ondokoarengana berea baino adimen haundiagoa onartzen badio.

Burlata bere herrian oporretan zegoela, Eslava maisua Nafarroako hiriburura hurbildu zen bertan sorturiko orfeoiaren berri izateko.

Beste horretan, beti bezala, ezin izan zuen ukatu proposatu ziotena: koroaldi bat osatzea orfeoiko mutilek kantatzeko.

Ahairea amaiturik, eta eginikoa aski ez bazen, maisuak berak ensaiatzea erabaki zuen.

Eta hala, orfeoiaren aldera abiatu zen.

Poeta izatea merezi duen edonork belarriratu eta berehalaxe hamaikako bati antzematen dionez, solasean edo edozein iragarki irakurtzean, Eslavarena bezalako belarri trebe bati ezin zitzaion behin-behinik alferrikaldu halako mutil haietako baten ahots sendoa.

Jeniua begien aitzinean dago agerian, belarri aitzinean kasu honetan, eta ez dago baztertzerik.

Halako mutil hura bezalako diamante basatiak arreta eta bultzada merezi zuen.

Orfeoiarena aditu ondoren, maisuak mutila bakarrik aditu nahi izan zuen biharamunean.

Berarekin aurrez-aurre, lehendabiziko iritzia baieztatu baino ez zuen egin nahi, lehengoa aski izan bazatekeen ere.

Arotza, hura baitzen mutilaren ogibidea, garaiz heldu zen.

Aukera zuen, eta batez ere, pribilegioa bera kontutan hartzea.

Izan ere beste ahots nabari batzuk ziren, baina berea zen nabaritu zutena.